argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2010ko uztailaren 20a

Txerra Rodriguezek Garagoikoa blogean esanak: "1981. urtean euskaldunak %50 baino gutxiago ziren herri guztietan euskarak irabazi egin du, guzti-guztietan. Baina 1981ean %50 baino gehiago ziren herrietan zer gertatu da? Ba herri askotan galerak izan dira, herri askotan. 2006an euskaldunen kopuru erlatiboa jaitsi da 84 herritan, Bizkaian eta Gipuzkoan (Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko daturik hobeto ez eman). Eta hango eskualde euskaldunenetan: adibidez, Tolosaldean 20 herritan, Busturialdean 15 herritan, Lea-Artibain 10 herritan, Goierrin 9 herritan edo Uribe Butroen 8 herritan. (...) Mila aldiz egiten dugu berba euskararen herriak sustatzeaz eta indartzeaz, ekimenak ere bideratu ditugu, baina atzeko atetik galtzen ari gara...".