“Loiolan ikasten ari nintzenean, komunitateko fotografo izendatu ninduten. 300 lagun ere izango ginen han. Esan ere egin zidaten, oso erretratu ederrak zirela nireak. Bi kamera nituen. Loiolako garaia bukatu eta esan nion neure buruari: ‘Roman, zer egin behar duk hik bi aparatu hauekin! Horiekin segitzen baduk, diru asko gastatu behar duk, ze erretratuok egin eta zabaldu egingo dituk gero! Utzi zezenak, moztu mototsa!’. Jesuitok, bestalde, pobrezia botoa egiten dugu eta, hortaz, bertan laga nuen fotografia, behin eta betiko”.