Subiranotasun faltaren ondorioak

Egoera sozio-politikoak gure herriaren subiranotasun faltaren isla diren gertaerak, erabakiak eta ekimenak erakusten dizkigu egunero. Joan den astean bi gertakari azpimarragarri izan ziren ildo horretan. Lehena: ELA eta LAB sindikatuek haien ordezkaritza bertan behera utzi dute Osalanen, EAEn lan osasuna kudeatzen duen instituzioan. Abandonu horren arrazoiak anitzak dira, baina horietako bat da Osalanek uko egin ziola langileen kotizazioak hemen gestionatu eta banatu daitezela eskatzeari. Urtean 900 milioi euro inguru doaz Madrilera Hego Euskal Herriko langileen kotizazioarengatik. Bigarrena: Lakuako Gobernuak hitzarmena sinatu zuen Espainiako exekutiboarekin kanpaina turistiko bateratua aurrera eramateko I need Spain (Espainia behar dut) lelopean. PP eta PSEk salbu, gainerako alderdi eta elkarteek erabaki hori errefusatu dute subiranotasun faltarekin zerikusia duen hainbat arrazoirengatik.

Lakuako Gobernuak dio bi sindikatuek Osalan utzi dutela “arrazoi politikoengatik”, eta “Espainia behar dut” leloarekin egingo den kanpaina turistiko bateratua kritikatzen dutenak direla “Euskadi Espainiatik deslotu” nahi dutenak. Beste arrazoi laboral, ekonomiko eta sindikalez gain, jakina arrazoi politikoak daudela ELA eta LABek Osalan uzteko. Jakina, kanpaina turistiko bateratua kritikatzen dutenak, Euskadi Espainiatik deslotu nahi dutela. Osalanek egin beharreko bidea markatzen dutenak arrazoi politikoak diren bezala, edo Euskadi Espainiara lotzea inposatu nahi dutenek arrazoi politikoak dituzten bezala. Hala ere, badago diferentzia garbi bat. Abertzaleen mundua behin eta berriz ari da mahairatzen Herri honek libreki autodeterminatzeko beharra duela eta bere etorkizun politiko, ekonomiko, laboral, sozial eta kulturala erabaki beharra duela. Eta gaur, Espainiako, Parisko, Lakuako eta Nafarroako Gobernuak dira hori galarazten dutenak. Gure subiranotasunaren alde borroka egitea eskubidea eta betebeharra da.

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude