argia.eus
INPRIMATU
Nortasun agiria
Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2013ko maiatzaren 07a
1950. urtean jaio zen, Hegoafrikan. Abokatu ikasketak egin ostean, bere herrialdeko giza eskubideen borrokatzaile sutsua izan da. Egiaren eta Berradiskidetzearen Komisioa ezartzeko orduan, garrantzitsua izan zen bere egitekoa. Behin herrialdeko zauriak itxita, Sri Lankan, Rwandan, Ekialde Hurbilean eta Ipar Irlandan urte luzez egin zuen lan. Euskal Herriaren txanda da orain.