Gaurko Jupiter

Juglans regia, intxaurrondoak bere jario desatseginaz inguruetan agintzen du. Pozoiak beste landareak atzeratzen ditu eta bakarrik, nagusi bizi da, jatenik kenduko dionik gabe. Agintari guztien gisara bakarrik, bakarturik bizitzera jarria da. Pozoiaz, agintekeriaz eta bakardadeaz gutxik bezala zekiten erromatarrek emana da Juglans izena. Latinez intxaurra esateko hitza da eta jovis (Jupiter) eta glans (ezkur) hitzetatik dator, hau da, Jupiterren ezkurra da intxaurra. Azak ontzeko, regia hitzak errege, hotsandiko esan nahi du.

Jupiter jainko nagusia zen erromatarrentzat, grekoen Zeusen ordainekoa. Harluxet entziklopediak honela dio: “Zeruaren eta argiaren jainkoa zen, lurreko ondasunen banatzailea eta hiri eta estatu erromatarraren babeslea. Erromako Kapitolioko tenplua berari eskaini zioten, eta bertatik babesten zuen estatu erromatarra; bertan egiten zuten kontsulek beren karguaren zina. Era berean, zuzenbidearen eta estatuarekiko, familiarekiko eta jainkoekiko eginbeharren zaintzailea zen. Inperioaren garaian enperadore eta estatuburuaren babesle berezitzat hartzen zuten Jupiter”.

Inperio haren ekonomiak, lehen hemen bagenituen laboreak eta berak ekarri zituen mahatsa (Vitis vinifera) eta olibondoa (Olea europaea) zituen oinarri. Inperio hark ekarri zuen geurera intxaurrondoa, bere erlijioari eta estatuari zor zitzaion gurtzaren adierazle. Eta harrezkero gure kultura atlantiarra mediterraneartu besterik ez dugu egin: sagardoaren ordez ardo txar horiek besterik ez ditugu gurtzen eta gure etxe atarietako milaka urtetako odolaren adierazle diren arte (Quercus ilex) eta hagin (Taxus baccata) mitikoak eraitsi eta intxaurrondoak jartzen ditugu. Eta inperio berriei, estatuaren babeslearen gurtza kokatzeko, toponimo ezin euskaldunagoak, ezin egokiagoak eskaintzen dizkiegu: Intxaurrondo.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude