Estiloetatik at, doinuaren eta irmotasunaren bila

  • Governors ::Frenetikodrome

    Oihuka

    iraupena ::48´14´´

    prezioa ::14€

Sorgunea Arrasaten duen Governors taldeak bigarren ikasgaia dakarkigu beso azpian. Brutal Melody, Ekon eta Fjord-en sortzaile Juan Sangrek egonkortu du Governors eta oraingoan ere doinu borobilak, ñabardura ugari eta erabat osatuta dauden kantuak aurkeztu dizkigu. Aurreko lana baino melodikoagoa da eta ekoizpena garbiagoa, baina era berean oso indartsua da eta estiloetan inoiz mugatzen ez dena. Hard-rocka, stonerra, high-energy bizi-bizia, pop-rockaren aldarrikapena, rock-metal erasotzailea, elektro dantzagarria, funkya zein punk-rocka, guztiak daude ordezkatuta, eta guztietan emaitza mailakoa da. Hitzei dagokienez, Fredi Paiak, Eider Zumaldek eta Juan Sangrek berak sentimenduz eta amorruz idatzitakoak dira. Gainera, opari gisa, 10. Hatortxu Rock-eko Kristal kolpatuaken bideoklipa jaso dute.

www.myspace.com/governorszone
Juan Sangre
Ez nau estilo bakarrak asetzen eta doinuak uzten didan biderantz joaten naiz

Frenetikodrome. Hain frenetikoa izan da disko hau egitea? Egunerokotasuna ere halakoa da zuentzat?


Bai. Gauza ugari gertatu dira disko honekin batera: Governors eta Brutal Melody taldeak aldi berean jotzen aritu ginen; gero Ekonen bira etorri zen eta Governorsekin kontzertuak egiten genituen bitartean disko honetako abestiak konposatu nituen. Zoratzekoa izan da prozesua. Izenburuan estresa eta ezinegona irudikatu nahi nituen eta Parisen Sexodrome izeneko aretoa ikusi nuenean, bururatu zitzaidan behin-betiko izena. Egia esan behar badut, saltsa askotan egotea gustatzen zait, ez dakit geldi egoten.

Beste behin, ahotsarekin urrunago jo duzu eta oraingoan ere bestelako erregistroak lortu dituzu. Urrunago heltzeko premia daukazu?


Ez. Ekonen abesten hasi nintzenean edo Fjord sortzean banuen zerbait erakusteko beharra, baina orain ez. Ateratako melodiek eraman naute erregistro horietara. Gaur egun eroso nago abesten eta badakit nondik tiratu dezakedan.

Ibiltaria kantak harrituta utzi nau: pop-rock pieza borobila da.


Hala irten zen; ez nindoan gauza zehatz baten bila. Hala ere, bai metalzaleei eta rockzaleei, guztiei, asko gustatu zaie. Estilo bakarrak ez nau asetzen eta doinuak uzten didan biderantz joaten naiz. Estiloak fusionatzen dituzten taldeek betetzen naute gehien.

Zer izan da zuentzat Kristal kolpatuak kanta konposatu eta grabatu izana?


Poztasun handia zentzu askotan: Hatortxukoek kantua egiteko gu aukeratu izana eta Hatortxuk duen helburua bera. Gainera, kanta horri esker askoz jende gehiagok jarri du arreta gure musikan eta hori nabaritzen dugu kontzertuetan.

Zer unetan dago orain taldea?


Oso une onean gaude, diskoaz disfrutatzen gabiltza. Izan ere, egindako lan guztiaren ordaina kontzertuak dira: jendearekin egotea, erantzuna ikustea… eta orain horretan ari gara.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude