argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Konpartsek planto egingo dute egun batez
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko uztailaren 14a
Kaskagorri eta Txoribarrote konpartsek aurten ez dute txosnarik jarriko Bilboko Aste Nagusian. Iñaki Azkuna alkateak debekatu egin die, iazko festetan euskal presoen argazkiak eta “terrorismoa” babesten duten sinboloak jartzeagatik. Debeku hori dela-eta, Bilboko Konpartsek, zigortutako bi taldeei elkartasuna adierazi eta Udalak indarrean jarri nahi duen jai ereduaren aurka protesta egiteko, festetako egun batean planto egingo dute: txosnetako eremua –Areatza– hutsik lagako dute, konpartsek jaiari ematen dioten kolorea agerian uzteko. Abuztuaren 21etik 29ra bitartean egingo dira Bilboko festak, eta aipatu plantoaz gain, elkartasun eta protesta ekimen gehiago antolatuko dituzte egun horietan.