Azkuna=Fraga?

Fragak esan ohi zuen ez zeukala ezer marikoien kontra, beti ere marikoikeriak logelan egiten baldin bazituzten. Iritzi berekoak omen dira Azkuna jauna eta, harrigarriagoa dena, Madrazo andrea. Nola ulertu, bestela, ekainaren 28an Arriaga Plazan dagoen udal mastan gay bandera jarri eta homofobiaren aurkako mezuak ematea; eta, aste batzuk lehenago, lasai asko, Bilboko Udalak onartu berri duen Espazio Publikoaren Ordenantza proposatu eta defendatu izana?

Izan ere, delako arautegian* surrealismo hutsa diren artikuluak daude, hala nola kometatan jolastea debekatzea, kometa bat urtean behin ere ikusten ez den Bilbo bezalako hiri batean; kalean edatea debekatzea, edaria tabernatan erosia denean izan ezik... Are atal surrealistagoak zeuden, herri-presioari esker aldatuak izan direnak; adibidez: espaloietatik oinezkoak eskuinetik ibiltzera derrigortzea, ideia politikoen propaganda egitea debekatzea!

Sexu-askatasunaren aldeko erakunde bateko kide den honentzat, ordea, modu berezian eskandalizatzeko modukoa da 16. artikulua. Bertan kale-prostituzioa debekatzen da. Hori berori nahikoa arrazoi izango zen araudiaren erabat kontra egoteko, beste batzuetan azaldu ditudan eta errepikatuko ez ditudan zioengatik. Baina ez, are harago joatera ausartu, eta izaera barru-barruko –intimo– eta pertsonaleko adierazpen afektibo oro, eta sexuarekin zerikusirik izan lezakeen beste edozer, espazio publikoan debekatzeraino heldu dira, gizalegezkoa ez omen delako holako zerrikeriarik egitea besteen aurrean. Hemendik aurrera, beraz, akabo kotxe barruko txortak edota parkeko iluntasunaren babespean eginiko zirri edota musuak. Isunak ere ez dira halamoduzkoak: huts arina (aipatu berri ditugun zirri edo musuak, kasu) 750 €; huts larria (ume aurrean egitea) 1.500 €. Sinesgaitza, ez da? Baina erreala, tamalez.

Hainbatek pentsa lezake tokiko afera dela. Bada, ez. Bartzelonakoa izan zen holako ordenantzetako lehena estatuan. Gero, beste zenbait hiritan kopiatua izan da, kopiatze bakoitzean errepresiboago bihurtu delarik. Europan ere antzekorik bada. Bilbokoa aurrera ateraz gero, laster izango ditugu antzekoak Donostian, Iruñean edo Getxon. Larria da, gero, ustez gaindituta zegoen katiximako moralinean eta sexofobian oinarrituriko arautegia baita. Martxa honetan Torquemada txiki utziko dute laster. Ikusteko jaioak, alajaina!

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude