Erritmo eta intentsitate erabat askeak

  • Same Old ::Traidor, inconfeso y mártir

    Babel Musik

    iraupena ::53´38´´

    prezioa ::10€

Gasteizko talde honek 2007an Contrafacto izeneko diskoa kaleratu zuenean orriotan azaldu nuen iraganeko hardcorea erabat alboratu eta ur askoz nahaspilatsu eta landuagoetan murgildu zela: hard-rocka, post-hardcorea eta bestelakoak batuz. Disko kontzeptuala den honetan, berriz, are eta jauzi handiagoa egin dute, eta perkusioak eta erritmoak izugarri garatuz eta teklatuekin giroak izugarri landuz, jazzetik hurbil aurkitzen ditut, post-hardcorea, abesteko era hard-rockeroa, intentsitatea eta esperimentazioa inola ere gutxietsi gabe. Maila handiko taldea da, klasifikatzen edo kokatzen arras zaila dena eta uneoro harago joanez, arriskatzen duena. Lan hau Karlos Osinagarekin grabatu dute, eta kolaborazio oso bereziak izan dituzte. Erritmo honetan, kultuzko talde bihurtuko dira!

www.myspace.com/sameoldband
Same Old
Nahiz eta pozgarria den, jendearen onarpena bigarren mailan dago guretzat

“Traidore, aitortu gabeko eta martiri”. Nor salatzen duzue?


Disko hau modu bat da Contrafacto lana egin genuenetik hona arte inguruko hainbat pertsonengandik bizi izan dugun desilusio eta une gogorren kontra barruan daramaguna botatzeko. Abesti bakoitza pertsonaia bat, istorio bat, egoera bat da. Hala ere, horrek guztiak taldea gehiago batu eta egiten dugun horretan are eta gehiago sinisten lagundu digu. Bizitzan eta batez ere musikaren alorrean apaltasuna falta da eta ego gehiegi dago. Eta ezin ahaztu 70eko hamarkadako Traidor, Inconfeso y Martir taldea gutako senide batzuek sortu zutela.

Disko hau erritmo hutsa da… Erlojua ez da inoiz gelditu behar?


Arrazoia duzu, erlojua eta erritmoa ez dira inoiz gelditu behar. Erritmoak obsesionatuta izan gaitu aspaldian eta perkusioa jotzen duen Gorka Gonzalez taldekide berriari esker askoz gehiago landu ditugu lan honetan. Izan ere, musikaren inguruan gehien erakartzen gaituzten hitzak erritmoa eta intentsitatea dira.

Zuen musika eskaintza eta zaleen harrera kontuan hartuta, ez zarete apur bat martzianoak sentitzen?


Garrantzitsuena norbera gustura egotea eta egiten duenarekin identifikatuta sentitzea da. Gure musika ulertzeko eta espresatzeko beharrari fidelak izatea lortu dugu eta horrekin jada ase gara. Eta nahiz eta beti pozgarria den, jendearen onarpena bigarren maila batean dago guretzat.

Jazzaren askatasunak erakartzen zaituzte?


Bai, gutako batzuk jazz musikaren jarraitzaileak ere bagara, baina kontzeptuak erakartzen gaitu gehien: abesti askeak, instrumentu bakoitzarentzat espazioa eta sentsazioei arreta jartzea.

Zer gehitu dio Karlos Osinagak lan honi?


Berari esker, soinuarekin oso identifikatuta gaude. Erabat ulertu gaitu eta gauzak ikusteko eta interpretatzeko antzekotasun handiak ditugu. Gainera, esperimentatzeko prest dago beti.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude