Hautetsi galantak Ipar Euskal Herrian

Frantses senatarien lana aztertu du Lyon Capitale aldizkariak, bederatzi urterendako bozkatuak diren hautetsiek zer-nolako lan zama eraman duten agertuz. Horrela, senatarien presentzia ebaluatuz, komisioetan egiten dituzten ekarpenak begiratuz, lege proposamenak irakurriz, sailkapen bat egin dute eta 343 senatarien izenen eta emaitzen –selektibitate edo baxo berezi horretako– azalpenak eman dituzte.

Ipar Euskal Herrian senatari ospetsua dugu, Miarritzeko auzapeza dena, Didier Borotra alegia. Gutxitan agertzen da prentsan, politikagintzan ez du boza askotan altxatzen, eta ia gutxienez hirugarren mandatua du Miarritzen. Konpromisoak bilatzen dituen hautetsia da eta azken herrietako hauteskundeetan abertzale batzuk, ongi hautatuak, bere zerrendan kokatu zituen. Borotra beraz senataria dugu ere, eta plazaratu duten zerrendan, 343 senatarien zerrendan 341garren agertzen da. Komisiotako lanik ez du egiten, lege proposamenik ez du egiten, urte osoan galdera idatzi bakarra egin du. Argi da euskararen ofizialtasunaren aldeko legerik ez dela bere eskutik aitzinatuko ez eta euskal instituzioaren aldekorik!

Bigarren sorpresa MAMen (Michèle Alliot-Marie) eskutik heldu zaigu.. Urtero bezala, Donibane Lohizuneko bestak zirela eta, frantses justizia ministroa, Donibane Lohizuneko lehen axuanta hor zegoen. Ospakizunetan herritarrek Jon Anza gogorarazi diote, euskal presoen ardura duela gogoratuz.

MAMi erregularki aurre egiten zaio estatuko pertsonaia inportantea baita, eta barne-ministroa izan ondoren justiziaren ardura hartu eta bere curriculumean euskal gatazkan toki zentrala baitu eta horren konponketarako ez duelako inongo urratsik egin, ez egiten ere. Hau kontuan hartzekoa da, zalantzarik gabe! Baina aldi honetan MAMek keinu bitxi bat izan du. Izan ere, estatuaren ministroa izaki, estatu hau laikoa delarik, akonfesionala, burkari buruzko debatearen inguruan sekulako debate nahasia bultzatu dutelarik, hor ikusi dugu MAM alimaleko gurutzearekin lepotik zintzilik, kolore desberdinetako harriz jositako gurutzea. Ateratzen al da Parisen horrelako gurutzearekin? Mezu berezia hedatu nahi izan al die hemengo herritarrei? Zer gertatuko zen ministro bat zapi bat buruan karrikara atera izan balitz? Musulmanek edo beste konfesioetako herritarrek zer pentsatu behar dute laizitatea defenditzen duen estatu baten ordezkariak bere fedea ozenki erakusten duelarik. Eskuin muturreko hautesleekiko keinua al da? Jarrera ohargarria benetan, nahiko probokatzailea, gisa guztiz ministroa baita.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude