Euskara XXL

Euskaldunok martxan jartzen ditugun ia prozesu guztietan herritarren babesa eta laguntza eskuratu behar direla aldarrikatzen dugu, aurrera egin ahal dezaten besteek jartzen dizkiguten oztopoen gainetik. Prozesuen etorkizunak elkarrizketa eskatzen duela deiadarkatzen dugu, denen arteko elkarrizketa dinamika bat. Prozesuek oinarri sendoak eta printzipio argiak dituztela, irekiak izan behar dutela, lehia politikotik babestuak egon, inolako bazterketarik gabe, akordio zabala lortzea dutela helburu, ikuspuntu eta sentsibilitate anitzak bilduko dituen akordioa.

Denen Adostasuna ahalbidetu behar dugula proklamatzen dugu. Orain, ez dakit nik bene-benetan ba ote dakigun garbi Adostasun horrek zer esan nahi duen. Iruditzen zait euskaldunok euskaldunen artean ados jartzen badakigula, halako ohitura bai baitugu gauza guztiak oso demokratikoa den jarreraz adosteko, baina kontrako bidean, hau da, gauzak adostasunaren alde adosteko partez, ados jartzen garela gauza horiek guztiak ahalik eta desadostasun handienaz adosteko. Behar bada ez da erabat gure kulpa, eta gure izaerak berak behartzen gaitu adostasun handiz desadostasunarekin harro pozik elkar bizitzera. Iritsi dira aurtengo sanpelaioak, eta egiaz Euskal Herriaren historia eta aniztasun politiko eta instituzionala bikain erakusten duen prozesuaz disfrutatzen egon naiz Zarautzen: “elkarlanean” antolatutako festen egitarauan adostutako hiru egitarau ezberdin egon dira, Inurritzako Egitaraua, Gurekin Jai Festa Batzordearen Egitaraua eta Udalaren Egitaraua. Hala hobe.

Gipuzkoako Foru Aldundian ere adostu dute Real Sociedad futbol taldearen babesle publizitario bakarra izatea. “Gipuzkoa euskararekin bat” izango omen da elastikoetan agertuko den publizitatea. Hitzarmenaren arabera, euskararen aldeko mezuaren truke, Foru Aldundiak 1,2 milioi euro inguru ordainduko dizkio “Errealari” hurrengo denboraldian. Euskaldunak maitagarriak baikara ados jartzen garenean, eta saiatu egiten gara munduko beste gizakiak bezain zitalak ez izaten: horregatik hori bezalako diru-laguntza publikoa futbol talde bati ematea behar-beharrezkoa dela konprenitzen dugu, ados gaude, eta itsusi zaigu penagarria edota iraingarria dela pentsatzea, nola pentsatuko dugu ba halako gauzarik egiten duguna euskararen alde egiten badugu; horregatik, elkarrekin ados jartzen dakigulako, ametitzen dugu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak edota Eusko Legebiltzarreko presidenteak euskaraz ez jakitea, eta itsusi zaigu penagarria edota iraingarria dela esatea, nola esango dugu ba halako gauzarik egiten duguna Euskal Herriko pluraltasunaren interesen defentsarik eraginkorrenaren alde egiten badugu; maitagarriak garelako, horregatik da, sinistazue, euskaldunak ados gaude beste hizkuntza ofizial guztiak maite ditugula, beti maiteko ditugula, eta alarmismo hutsa dela, ez da maitasuna, ez da kultur zaletasuna ere, alarmismo hutsa besterik ez dela Euskal Herrian gero eta euskara gutxiago eta narratsagoa hitz egiten, idazten eta irakurtzen dela baieztatzea, nola baieztatuko dugu ba halako gauzarik euskaraz dakiten herritarren kopurua igoz doan, inoiz baino euskaldun gehiago dagoen honetan.

Behin, euskaldunen arteko akordioen aldeko formulak landu eta adostu egin beharko zirela oihukatzen zuen euskaldun bat ezagutu nuen, baina euskaldun jendeak, ahots batez, guztien adostasunez, tipo berezi eta kontserbadoretzat hartu genuen.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude