argia.eus
INPRIMATU
Euskara Ipar Euskal Herrian
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko uztailaren 06a
Euskaltzaindiak liburua atondu du izenburu honekin: Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian. Euskara ikasten ari diren helduen ezaugarriak aztertu dituzte eta bertakoen eta etorkinen xehetasunak bananduta erakutsi dituzte. Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyosek egin dute liburua. Erramun Baxokek Berrian esandakoak ekarri ditugu hona: “Uste nuen hizkuntza bat ikasteko arrazoi nagusia lanari lotua zegoela, lan hobea atzemateko eta holako. Euskarari buruz ez da hori gertatzen (...) Nortasunari lotuak diren motibazioak agertzen dira lehen, bai etorkinen kasuan zein herritarren kasuan. Bertakoek beren arbasoen hizkuntza berreskuratu nahi dute, kultura bereganatu eta beren haurrak euskaldundu. Aldiz, Euskal Herrian integratzea bilatzen dute etorkinek, euskal kulturari buruzko atxikimendu handia erakusten dute, baina ez dute gogo hori islatzen haurrak eskolaratzeko unea”.