argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2010ko uztailaren 11

El Correon Lourdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esanak eta Tiraka blogean horiei buruz egindako hausnarketa:

Auzmendi: [Euskara sustatzeko zer egingo duen galderari erantzunez] “Makinaria koipeztatuta edukitzea da lehentasuna; gazteen eskura euskaraz bizitzeko ahalik eta aukera gehien jartzea. Batez ere teknologia berriekin zerikusia dutenak”.

Tirakako Burunda erabiltzailea:“Berriz ere gazteen mitoarekin bueltaka. Ez dute gazteek lan makala gure frustrazio guztiei buelta ematen. Ez dugu droga daitezen nahi –hori esaten diegu jintonika eskuan–, irakur dezaten nahi dugu –telebistako teletextoa irakurtzen dugularik gehienez ere–, bakezale nahi ditugu –kar, kar, eta kar–... eta gurean euskaraz egin dezaten –eurek, horiek, haiek...– nahi dugu ere bai, geuk zirkinik ere egin gabe..."