argia.eus
INPRIMATU
Gaindegiaren 2009ko txostena
  • Batzuen artean ::2009ko txostena

    Gaindegia

    orrialdeak ::70

    prezioa ::22€

2010ko uztailaren 11
Gaindegiak, Euskal Herriko Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behategiak 2009. urteko txostena kaleratu du. Lan horretan biltzen dira iazkoak gurean eman zituen adierazle nagusiak: lan mundua, enpresak, I+G... Garrantzi berezia eman diote Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako egoerari –joan den astean aldizkari honek berak bazekarren horren berri–, baita EBko erregioei ere. Eta zifretatik harago, hainbat adituren analisiak ere bildu dituzte txosten honetan. Ez da urte erraza izan 2009a, Xabier Isasi Gaindegiako lehendakariak sarreran aitatu duenez: krisiaren astindua, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren aurkako ekimen judiziala edo Rafa Diez sindikalistaren atxilotzea medio.