argia.eus
INPRIMATU
170.000 euro. Oraingoan bai?
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko uztailaren 06a
Nafarroako Gobernuak baieztatu du, aurten euskarazko hedabideei 170.000 euroko diru-laguntza emango diela. Hedabide bakoitzari zehaztutako erdia emango zaie eta beste erdia jardueraren memoria eta egiaztagiriak aurkeztutakoan jasoko dute. Euskarazko hedabideek 170.000 euro, eta 50.000 euro izango dira euskara neurri batean erabiltzen duten gaztelaniazko hedabideentzat. Iaz Nafarroako Gobernuak ez zuen diru-laguntzarik banatu euskarazko hedabideen artean, eta duela hilabete batzuk Nafarroako Topaguneko Oskar Zapata ordezkariak adierazi zuen hedabide horien egoera ekonomikoa larria zela. Ikusi beharko da agindutako beste erdia jasoko duten eta ea aurrera jarraitzeko adina baduten.