Spyclists, 1937ko nazien tourra

 Hitleriar gazteriaren afixa
Hitleriar gazteriaren afixawww.thelocal.de
Britaina Handia, 1937ko uda. Dozenaka hitleriar gazte iritsi ziren, hogeiko taldeetan banatuta, oporrak batetik bestera bizikletan pasatzeko. Cambridgen, Oxforden, Londresen eta beste hainbat gune historikotan izan ziren eta Eskozia zein Galesen ere ibilaldiak egin zituzten.

Baina zenbaitek susmatzen zuen nerabe naziek, turismoaz eta kirolaz gain, beste asmo batzuk zituztela. Urte bereko martxoan Daily Herald egunkariak Txirrindulari Nazien Elkarteko panfleto bat eskuratu zuen. Esku-orriak honelaxe zioen: “Memoriza itzazue puntu historikoak, hala nola kanpandorreak, dorreak eta zubiak, gauez aurkitzeko moduan”. Informazio topografiko baliotsua lor zezaketen, horretarako baliabide teknikoak mugatuak ziren garaian. Egunkariak Nazis must be spyclists (naziek txirrindulari-espioiak izan behar dute) izenburuko artikulu baten bidez salatu zuen bisitaldi turistiko berezia.

MI5 britainiar espioitza zerbitzua alemaniar txirrindulari taldeen atzetik hasi zen. Guztira hogei kideko zazpi talde identifikatu zituen zerbitzu sekretuak. Baina handik urte gutxira gerra piztuko zela susmatzen ez zutenez, segimendua ez zen sakonegia izan.

Datu geografikoak biltzeaz gain, hitleriar gazteek bertakoen joera politikoei buruzko informazioa bildu eta “lagunak” egiteko agindua ere bazuten. The Birmingham Post egunkariak zioenez, Tamswoertheko biztanleek iritzi ona zuten “gazte alemaniarrei eta beren jokamolde egokiei buruz”.

Beraz, lagunak egitea lortu zuten, boy scouten artean bereziki. Uda amaituta, urte bereko azaroan, scout mugimenduaren sortzaile Robert Baden Powell bera hitleriar gazteen buruzagi Lauterbach Hartman-ekin eta Joachim von Ribbentrop kanpo ministro naziarekin bildu zen Londresen. Alemaniarrek liluratuta –Ribbentrop “xarmagarria” zela adierazi zuen–, Baden Powell prest agertu zen gazte ingeles eta alemaniarren arteko harremanak sustatzeko, eta Hitlerrekin elkarrizketa bat izateko proposamena onartu zuen.
Britainiar Gobernuak bileraren berri izan zuenean, kanpo ministro Lord Cranbournek errotik etenarazi zituen scouten eta hitleriarren arteko harremanak. Eta txirrindulari naziek ez zuten beste itzulirik egin Britainiar Uharteetan.

ASTEKARIA
2010ko uztailaren 04a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude