Jaietako plazak berritu beharra

  • Emon ::Piztu herria

    Babel Musik

    iraupena ::32´16´´

    prezioa ::8

Bergarako herria operazio gune daukan zortzikote honek garapen handia egin du azken urteotan. Euskal folk eta rocketik abiatuta, aspaldian ska eta bestelako doinu beroetara hurbildu dira haizezko instrumentuek protagonismoa hartuta. Ander Barriusorekin Eibarren grabatu eta Katarainen nahastutako emaitza dotorea da; Emon jaietarako talde aproposa bilakatu du, gaztea eta bizi-bizia. Jai giroa, aldarrikapena, dantza eta melodia borobilak batzen ditu. Badira ska eta rocketik edaten duten piezak, Toots & The Maytals euskaratuta, raggamufina, folka eta popa batera aurki daitekeen bidegurutzea, eta trikitia, Balkanetako oihartzuna eta dub-a batera urtuta duen ontzia ere. Are gehiago, Bergarako jaietarako idatzitako Piztu herria kantari buelta erdia eman diote. Plazak aldatzen ari dira, ezta?

www.emon.tk
Emon
Bide azkarrena ez da onena. Patxadaz bizitzen ikasi beharko genuke

Zer daukazue emoteko? Eta zer eskatzen duzue trukean?


Kontzertuetara datorrenari zerbait berezia eskaini nahi diogu eta horretarako agertoki gainean dena ematen dugu. Kontzertu bakoitzera ondo pasatzera goaz. Trukean nahi duguna jendearen erantzuna da eta orain artekoa oso positiboa izan da. Eta gure asmoa da ahalik eta jende gehienarengana heltzea.

Euskal folk eta rock doinuetatik ska musikara hurbildu zarete gehiago. Zer dela-eta?


Uneoro eboluzionatzen ibili gara eta haizezko instrumentuen sarrerak zerikusi handia izan du aldaketan. Gainera, taldean zortzi pertsona izanda, bakoitzaren ekarpenak gehitu eta musika aldaketa ahalbideratu dute.

Erraza da talde moduan “zuen bidea” egitea?


Bakoitzak bere bidea egiteko mezua zabaldu nahi dugu. Era berean taldean ere gure bidea jorratu nahi dugu. Egiten duzun horretan sinistea da gakoa, ez baduzu zure proiektuan sinisten nekez egingo duzu aurrera.

Lerro zuzena ez da beti onena, ezta?


Azkarrena izango da, baina ez onena. Ez gaude ados bizitzaren filosofia horrekin, patxadaz bizitzen ikasi beharko genuke. Dena azkar egin nahi dugu eta kontuan izan behar da naturari errespetua zor zaiola. Gastu ekonomiko ikaragarria eta zentzugabeko naturaren suntsiketa ekarriko duen makroproiektua daukagu aurrean.

Non aurkitzen zarete erosoago, gaztetxean edo plazan?


Ez daukagu leku gustukoagorik, bietan aritzen gara gustura. Askotan gutxien espero duzun lekuan eta momentuan izaten da kontzerturik onena.

Nolakoa izan da grabazio prozesua?


Bi hitzetan esatearren, ilusioz betetako garaia izan da. Hamar egunean grabatu genuen guztia eta asko disfrutatu dugu prozesuan. Ander Barriusorekin lan egitea oso atsegina izan da eta bera prozesuan erabat murgilduta egon da. Eta Katarainen egindako nahasketekin ere oso gustura gelditu gara.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude