“Batzuetan neu bakarrik berotzen naiz”

  • Goronghoroko hotzetik etorri zen emakume beroa.

Yogurinha, zure izen horrekin gosea sartu zait…


Ba dastatu, dastatu!

Ui, ausartegia atera zait lehenengo galdera…


Ezta pentsatu ere, gezurrak esatea ausartagoa da.


Lurralde hotz batetik etorri arren, badakizu tenperatura igotzen!


Ahalegintzen naiz behintzat, baina ez pentsa, batzuetan neu bakarrik berotzen naiz.

Ai, ai… babestutako ordutegian egiten ari garela elkarrizketa…


Lasai, gozoki misteriotsua baino ez naiz.

EGA duen munduko trabesti bakarra omen zara.


Kondairak horrela dio, baina zorionez, atzetik datorren gazteriarekin laster bukatuko da hori.


Euskara baserritarren hizkuntza dela esango dute gero!


Niri, ohe batean, euskaraz esan dizkidate hitzik politenak!

Baina aktorea izan nahi duzu.


Ez, zoriontsua!

Ez zara konformatzen Carrefourreko kajera izatearekin…


Supertrampekoek ziotenez: Take the Long Way Home.

Ikusten dut, Botox-a gorabehera, oso naturala zarela.


Batez ere jende jatorraren ondoan…

Batzuk Jose Ramon dira egunez eta gauez Susana; baina Yogurinha Borova, La Rufi, Chuchi Menkes… noiz nor zaren jakiteko lanak!


Lanik handiena dena bukatu ondoren aurpegia garbitzea da!

Eduardo Gaviña ere bazara, tarteka…


Bai, hori da garrantzitsuena, bera gabe… akabo.


Identitate anitza esaten diote horri medikuek.


Sormen inkontinentzia deitzen diot nik.


Ezin ipurdia aulkiari lotu, beraz.


Sosegurik gabeko mundu batean bizi gara denok.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude