argia.eus
INPRIMATU
Juan Darien, zenbakiez eta gerraz
  • Juan Darien ::Zenbakien guda

    Txalaparta / OQO

    orrialdeak ::48

    prezioa ::13€

2010ko ekainaren 27a
“Zenbaki txiki txikia zen BATa. Inork ez zuen aintzat hartzen”. Hitz horiekin hasten da Juan Darienek Txalaparta argitaletxearen eskutik publikatu duen Zenbakien guda liburua. Bakarrik dago BAT, baina egun batean KEN erregeak arma bat emango dio: KEN ikurra. Eta horri esker BATek erasotu egingo ditu gainontzeko zenbakiak, denak ZERO bihurtuko dituen arte. Matematikaren bidez, Darienek haurrei azaldu nahi die desberdina denaren aurka egiten diren gerrak zein zentzugabeak diren. Irudi ikusgarriak ditu, gainera, liburuak; collage digitalaren bidez eginak daude, egitura sinpleak baliatuz, baina berehalako inpaktua lortzen dute.