Joxe Azurmendi filosofo eta idazle zegamarrari eskani dio Hegats literatur aldizkariak azken zenbakia. Euskaldunak eta espainolak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak eta tankerako beste hainbat saiakera gogoangarrien egilearekin elkarrizketa luzea izan du Lorea Agirrek. Euskaltzaleok “oso untzi hauskorreko argonautak” garela dio Azurmendik elkarrizketa horretan. Baina bada gehiago ere: Xabier Mendiguren Elizegik haren liburuetan barrena bidaiatzeko proposamenak egin ditu; Ander Iturriotzek Azurmendiren konkretutasunaz idatzi du; Igor Estankonak gazte garaian idatzitako Hitz berdeak poema liburuaz; edota Fito Rodriguezek saiakera alorrean egin duen lanaz.