Gizartearen eta nazioen kontrako erreformak

Espainiako eta Frantziako Gobernuek erreforma sozial anti-abertzaleak eta anti-nazionalak inposatu dituzte beren Estatuetan eta Euskal Herrian –lan eta pentsio erreformak–. Finantza merkatuen interesei erantzuten dien erreformak dira, hau da, Nazioarteko Diru Funtsari eta Munduko Bankuari, bai eta Europako Banku Zentralari ere. Beraiek gidatzen dute munduko eta Europako ekonomia, banka handiaren, multinazionalen eta patronalen zerbitzura. Espainian, lan erreformak kaleratzeak merketzen ditu, mugikortasun basatiak donesten ditu, negoziazio kolektiboa erasotzen du eta enpresaren kostuak gutxitzen ditu. Atzetik etorriko da pentsioen erreforma, erretreta atzeratuz eta kotizatu beharreko urteak gehituz; eta hori Frantzian jadanik erabakita dago.

Espainiako eta Frantziako langileek, ezin dute beharginen eta gizartearen kontrako horrelako erreformarik onartu, baina langile euskaldunek arrazoi gehiago dituzte erreformari kontra egiteko. Nazioen eta abertzaleen kontrako erreforma ere badelako, Madril eta Parisetik inposatua, eta ez du euskal lan harremanen markoa errespetatzen. Euskal Herria subiranoa ez den bitartean, euskal langileek marko hori exijitu beharko lukete; langileak eta sindikatu abertzaleak izan daitezela beren lan baldintzak negoziatzen dituztenak patronalarekin eta gobernuekin. Euskal Herria bere etorkizun sozial eta ekonomikoa erabakitzeko gai izan dadin, eredu politikoan aldaketa behar da.

Erreforma horiek salatzeko eta politika alternatiboak eskatzeko, greba orokorrera deitu dute bi estatuetan: ekainaren 24an Frantzian, eta irailean Espainian. Hego Euskal Herrian, aldiz, ekainaren 29rako bi deialdi daude eginak, sindikatu abertzaleena eta CCOOrena. Ez da, egiaz, langile eta sindikatuen erantzun onaren adibidea. Baina, egia da, batzuen eta besteen ikuspuntua ezberdina dela. Dena den, eraso kapitalista hain basatiaren aurrean, erantzun indartsuagoa negoziatu liteke.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude