Eta orain Nafarroan zer?

Lortu arte
IRAKURKETA ugari egin daitezke ezker abertzaleak eta EAk joan den igandean sinatutako akordioaz. Pentsa liteke Batasunak topatu duela hauteskundeei aurrez aurre begiratzeko lurreratze pista. Edota EAk bere zailtasun politikoetarako aireratze pista. Akordio honetan ez dagoela ezer berririk, edo ez dela behar beste aldentzen ETArengandik, edo ea nola gauzatuko den elkarlan hori hainbatetan hain desberdinak izanik... Pentsa daitezke makinatxo bat gauza eta hedabideetan ere era guztietako iritziak ispilatu dira. Baina zalantzan jarri ezin dena da era honetako akordioek abertzaleen artean, oro har, sortzen duten esperantza eta ilusioa. Orain zuzendaritzen artean jositakoa oinarrietara eramaten asmatu beharko dute.

Arrazoi askogatik potentzialitate handia duen akordioa da, baina bategatik bereziki: borroka armatuaren ondorengo garaiko abertzaleen arteko elkarlanaren oinarriak jarri dituelako. Abertzaleen arteko elkarlanerako oztopo nagusietakoa izan da borroka armatua eta azkenik berau gainditzen bada –eta hala dirudi– guztiz egoera berria sortuko da euskal politikan eta bereziki abertzaletasunean. Helmuga leku berean izango du abertzaletasunak, baina samurrago iristeko aukerarekin. Flandriako independentisten arrakastak erakusten du posible dela gehiengo zabalak eratzea eta Europar Batasunean estatu berriak sortzea. Eskozia, Katalunia eta Euskal Herria izan daitezke hurrengoak. Zergatik ez?

Azken 30 urteei begira, akordioak argi adierazten du aspaldion bi alderdiek azpimarratu dutena: Gernikako Estatutua agortua dago. Autodeterminazioa eta independentzia dira hurrengo helmugak. Orain ikusi beharko da adostasun hori nola gauzatzen den eguneroko praktika politikoan, batez ere Euskal Herrian diren errealitate anitzak kontuan hartuta.

Bizi dugun abagune zehatz honi begiratuta, ezker abertzaleak bide soilik politikoak garatzeko egindako hautua blindatzen du akordioak. Orain arte, publikoki bederen, Zutik Euskal Herrian egindako hausnarketarekin bat egin duela adierazi du ETAk, baina askoren ustez ETAk ez du garbi zer egin. Orain, erakunde armatuak “prozesu demokratikoarekin” bat egiten badu, are eta hobeto; baina bat egingo ez balu ere, ezker abertzaleak tinkotasunez jarraituko luke hartutako bide berrian.

ETA NAFARROAN ZER? EA eta ezker abertzalearen arteko elkarlana aspaldikoa da eta, beraz, sinatu berri den akordioa ez da hauteskundeei begira egina. Baina hori ere bai. Udal eta foru hauteskundeak ate joka dira eta hor frogatuko da lehenbiziz akordio honen indarra. Barne Ministeriokoez aparteko arazorik ez da antzematen EAEn, baina bai Nafarroan.

Aralarren erabakia izango da giltzarri erresuma zaharrean, baina etorkizunera begira hau ere ezin daiteke oso urruti ibili Batasunak eta EAk sinatu duten akordiotik. Aralarren oinarriek –eta batez ere boto-emaileek– begi onez ikusten dute abertzaleen arteko elkarlana eta, begirunezko elkarlana ziurtatuz gero, nekez ulertuko lukete Aralarrek bere bidea bakarka jarraitzea.
Beraz, bi aukera nagusi daude Nafarroan: edo errepikatzen da orain arteko NaBai-ren formula edo Aralar, EA eta ezker abertzalearen arteko NaBai bideratzen da. Bietan ikusten dira zailtasun handiak. NaBai-ko ahots askok aldarrikatzen du 2007ko espiritura itzultzearena, baina hori dagoeneko ez da posible, lau urte geroago ETAren jarduera gainditzeko aukera asko direlako. Eta atentaturik balego, Batasunak behar adinako distantzia jarriko lukeelako erakunde armatutik.

Hauteskundeen eremuan lehenik eta ohikoan gero, abertzaletasunak bi adierazpen handi izango dituela dirudi: batean EAJ eta bestean orain ezker abertzalea eta EA animatzen ari diren espazio burujabezalea. Dena gerta liteke, baina ikuspegi horretatik aztertuta, oso zaila izango da 2007ko Nabai-ren formula errepikatzea.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Zazana, zerutik dena dakusan begi itsua

Hainbestekoa da Gazan droneek eguneroko bizitzan eta iruditegi kolektiboan daukaten eragina ezen hitz propio bat asmatu dutela droneentzat: Zazana. Hitz onomatopeikoa da, gazako dialektoan.

The Drone Eats With Me: A Gaza Diary  liburuan (Droneak nirekin jaten du: Gazako... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude