argia.eus
INPRIMATU
Babesa
Jakoba Errekondo 2010ko ekainaren 22a
Jakoba Errekondo
Urteko gau motzenetan gaude. Hau irakurtzen duzunerako eguna mozten hasia izango da. Solstizioa, jai eta ospakizun giroa. Atari, baratze, soro, sagasti eta abarretan, aldeko ditugun indar sakratuak eta gure izpiritualtasunaren ekina biltzeko babes landareak jartzeko garaia: elorri zuria (Crataegus sp.) eta batez ere lizarra (Fraxinus excelsior). Toki askotan irekita harrapatutako edozein lorez lagunduta, arrosa, malba arrunta...