Sua edizioaken eskutik eman dute argitara Mari Ttipia Gernikan liburua Mikel Tellagorrik eta J. Ignacio Trekuk. Haurrentzat pentsaturiko ipuina da, eta Mariren abenturak kontatzen dituen sail bateko azken emaitza. Gernikan barrena ibiliko dira oraingoan Mari Ttipia eta haren lagunak. Gertatuko zaizkien pasadizoen bidez, irakurle txikienek Euskal Herriaz ikasteko parada ere izango dute: naturaz, etnografiaz, arteaz, kondaira zaharrez... Lehenago Holtzarteko zubia, Pasaiako itsasartea, Zugarramurdiko akelarrea, Zugaztietako meatzeak, Gaztelugatxe edota Mirandaolako burdinolan ibili zen Mari. Zer gertatuko ote zaio Bizkaiko herrian?