argia.eus
INPRIMATU
Basque Center on Cognition, Brain and Language
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko ekainaren 15a
Donostiako Miramon parke teknologikoan ireki ditu ateak Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboaren ikerketarako guneak. 1.500 metro koadroko eraikina da eta hamabost herrialdetako 53 ikerlari arituko dira. Webgunean boluntario elebakar eta eleanitzak eskatzen ari dira ikerketetan parte hartzeko.

Bestalde, Berriako Zaldieroak komikia dedikatu dio ikerketa guneari. Kontua da gune horrek webgunea ingelesez baino ez daukala eta Zaldieroak honela idatzi du: “Listoak ingelesez listoagoak dira”. Irudian euskal hiztuna ageri da kaiolan, burua kablez josia. Ikerlaria du aurrean azalpenak ingelesez ematen.