argia.eus
INPRIMATU
Anne Franken "atzeko etxea" sarean bete dute
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko ekainaren 15
Anne Frank
Anne Frank eskolan, "atzeko etxean" ezkutatu baino lehen.www.uprm.edu
Amsterdamera bidaiatu behar izan da, orain arte, Anne Frank eta senitartekoak naziengandik ezkutatu ziren etxea, “atzeko etxea” deritzona, ikusteko. Baina Anne Frank Museo-etxearen webgunean (www.annefrank.org) bisita birtuala egin daiteke hemendik aurrera.

Argi dago ez dela berdin ezkutalekuaren irudikapen interaktiboan sartzea eta benetako zorua zapaltzea. Baina bisita birtual berriak badu abantailarik: Amsterdameko Prinsengracht kaleko etxea hutsik dago egun –Annek horman itsatsitako argazkiak baino ez dira geratzen–, eta webguneko etxean, aldiz, ezkutalekuko jatorrizko elementu guztiak daude: arropa, jakiak, altzariak... Anne Frankek berak egunkarian deskribatu bezala.