I Amets bat den zirrarara hurbiltzea den zirrara sentitzean, ez ikara, ez bidea, ez da traba. Amets bat ze amets da ba, arriskatzen ez bagara? Amets bat ze amets da ba, loa galtzen baldin bada? |
II Tamalez hain aspaldiko egoera politiko antzu bezain kaotiko honek denok gaitu ito. Pentsatzen dut nirekiko joan ote den betiko… Pentsatzen dut, nirekiko ez ote den itzuliko… |
III Aste egun edota jai egunetan kezka jarrai honen erruz mila ezbai gure baitan dauzkagu zai… Non zauden ez dut jakin nahi nahiz eta ez egon lasai… Non zauden ez dut jakin nahi baina ondo al zauden bai! |
IV Joan zinen egunaren oroitzapen nahiko garden bat dut eta geroaren esku denok nola gauden… Egunero, egun haren menpe nola bizi garen… Egunero, egun haren oroitza zein gogorra den! |
V Beraz, gauden egoeran, une txarren piztueran, esperantzak, ahal den eran, pizten gaitu gorabeheran. Argirik ez da soberan nahigabeen pasaeran… Argirik ez da soberan tunel beltzen irteeran… |
VI Saminean aitzindari den herriko jendeari nahiz begira egon adi, ez, ez zaio deus nabari. Egizu lo, ameslari, eta heldu bizitzari! Egizu lo, ameslari, eta eutsi ametsari |