argia.eus
INPRIMATU
Malcolm X-en hiltzailea aske utzi dute
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko ekainaren 08a
Malcolm X
Malcolm Xwww.timelines.com
Thomas Hagan-ek, Malcolm X hiltzeagatik atxilotutako hiru gizonetatik bere burua atentatuaren egiletzat jo zuen bakarrak, baldintzapeko askatasuna lortu berri du 44 urte eta gero. Malcolm X tiroz hil zuten New Yorken hitzaldi bat ematen ari zela, 1965ean, Nation of Islam taldea utzi eta urtebetera. Hagan talde horretako kidea zen, eta ihes egiten ahalegindu zenean zauritu eta atxilotu zuten.

Baina Haganen zigorraren amaierak ez du argitu Malcolm X-en hilketa konspirazio baten ondorioa izan ote zen, hiltzaileak beti adierazi baitu ez zuela inoren agindurik jaso, bere kabuz ari zela.