Aurreko legegintzaldian, 2008ko uztailean, onartu zuen Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntz Eskubideei Buruzko dekretua Eusko Jaurlaritzak. Saltoki handiei eragiten zien eta bezeroei, euskaraz eta gaztelaniaz, bietara zerbitzua eskaintzera derrigortzen zituen. Hala ez izanez gero isuna izango zuketen. Sozialisten gobernuak bertan behera utzi du dekretua. Errealitate soziolinguistikoak horretarako aukera eman arte hartutako erabakia dela adierazi dute, ez da beraz isunik izango.