Urteko bigarren zenbakia kaleratu du Jakinek, eta aldizkari bikoitza da. Aukeratu duten gai nagusiak hala eskatzen zuen, garapen iraunkorraz eta gizarte erantzukizunaz jardun baitute hainbat adituk. 1970eko hamarkadan hasi zen gaiari buruzko diskurtsoa finkatzen, eta joan den mendeko azken hamarkadan enpresa mundura heldu zen, gizarte erantzukizunaren kontzeptuaren bidez. Horietaz jardun dute, besteak beste, Eguzki Urteagak, Ignazio Aiestaranek, Miren Onaindiak, Olga Fotinopoulouk, Silvio Funtowiczek eta Roger Strandek. Gainera, Gaiak atalean Idurre Alonsok euskal literaturaren irakaskuntzaren gaur egungo erronkak aztertu ditu.