2010ean Eusko Jaurlaritzak 12.690 euroko diru-laguntzak emango ditu, iaz baino 410.000 euro gutxiago. Atal batzuek ez dute inolako gorabeherarik izan, hala nola euskalgintzak (1.339.000 euro), hedabideek (5.725.000 euro) eta IKTek (1.626.000). Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak iaz baino 100.000 euro gehiago izango ditu, eta diru-laguntzetan behera egin duen alor bakarra LanHitz da, alegia, eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko alorra: iaz 2.700.000 euro jaso zituen eta aurten 2.200.000 euro izango ditu. Jaurlaritzak diru-laguntzak alor horretan murriztea erabaki du, besteak beste, iaz horretara bideratutako laguntza osoa ez zelako erabili. Kontua da enpresei eta erakundeei, euskara bultzatzeko egindako planen %60 ordaintzen diela Jaurlaritzak, eta gainerakoa beraiek ordaindu behar izaten dute. Hala, iaz diruaren zati bat banatu gabe geratu zen. Aurten, enpresek laguntza gehiago eskatuko balute, laguntzarik gabe ez liratekeela geratuko argitu du Ivan Igartua Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinazio zuzendariak.