argia.eus
INPRIMATU
“Egunkaria, amets baten egia” liburua kalean da
Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko ekainaren 30a
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informazio Zientzietako zenbait irakasle eta irakasle ohiren iritzi artikuluekin osatutako Egunkaria. Amets baten egia liburua argitaratu du Ttarttalok. Txema Ramirez de la Piscinak, Teresa Agirrezabaldegik, Pedro Ibarrak eta Ramon Zallok parte hartu dute lan horretan. “Hamabi urtez egia bihurturik hain ederki funtzionatu zuen proiektuaren ametsaren” inguruko gogoetak bildu dituzte. Aurrera begira beste liburu bat argitaratzeko asmoa adierazi dute egileek, Egunkariaren epaiketari helduko diona.