argia.eus
INPRIMATU
Chillida Lantoki irekiko dute Legazpin
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko ekainaren 08a
Lenbur fundazioaren eta Chillida familiaren eskutik Chillida Lantoki gunea irekiko dute Legazpiko (Gipuzkoa) Patricio Elorza S.A. paper lantoki zaharrean, hilaren 21ean. Gune horretan ez dira Chillidaren obrak erakutsiko, baizik eta “horiek egiteko inguratu zuen guztia”, dio Ignacio Chillidak, Eduardo Chillida artista zenduaren semeetako batek. Oraingoz argazki erraldoiez hornitzen ari dira pabiloia, eta asmoa dute Chillidak bere obrak egiteko erabili zuen makinaria bertan paratzeko. Paper lantoki zaharra erakusketarako egokitua izan da baina antzinako funtzioaren ezaugarriak mantentzen ditu. Etorkizunean erakusketa aretoak, laborategiak, dokumentazio zentroa, bulegoak, dendak eta jatetxea joango lirateke leku horretan.