Gipuzkoaeuskara.net-en Alberto López Basagurenek Quebec-ez esanak: "Salbuespenak salbuespen, nekez aurkituko ditugu ingeles-hiztunen artean frantsesaren aldeko hizkuntza bakarreko politikaren kontrako etsaiak, beti ere, haien hizkuntza erabiltzeko eskubidea bermatuta badute, egun gertatzen den gisan. Ingeles-hiztunak ohartzen ari dira aberasgarri dutela frantsesa ere ikastea eta ez dute inolako arazorik Quebec-era iristen diren etorkinei lehenbizi frantsesa ikasteko beharra ezartzen bazaie. Frantsesa ezartzearen aldeko politikaren etsaiak etorkinen artean aurkituko ditugu; baina ez dira bakarrak. Gero eta gehiago dira frantsesez bakarrik eta ezinbestez ikasi behar izatea gogoko ez duten frantses-hiztunak. Frantsesez ikasi nahi dute baina baita ingelesez ere, kaltegarri ikusten baitute, frantsesa babesteagatik, ingelesa ondo menderatzeko aukera alferrik galtzea".