argia.eus
INPRIMATU
Akupunturaren fisiologia ezagutu nahian
2010ko ekainaren 09a
Akupuntura gutxienez 4.000 urte dituen teknika txinatarra dela jakin badakigu, baina hortik aurrera askoz gehiago ez. AEBetako Rochester Unibertsitateko ikerlariek, saguekin probak egin eta gero, uste dute adenosina izeneko molekulak oso zerikusi handia duela mina gutxitzearekin. Egindako probetako bat saguen belauneko artikulazioan orratza sartzea izan zen, eta artikulazio horretan adenosina kantitatea ohikoaren 24 halako zela ikusi zuten ikertzaileek.

Aurkikuntza honen ondorioak garrantzitsuak izan daitezke, orratzik erabili gabe adenosina gorputzean sartuz gero, mina txikitzeko aukera egon daiteke eta. Dena den, ikusteke dago saguekin gertatzen dena gizakiarekin ere gertatzen den ala ez.