argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2010ko ekainaren 08a

Xabier Santxotena eskultoreak Berrian: "Museoetan, normalean, piezak baino ez dira egoten, baina ez da ohikoa izaten artista bera ere han egotea. Museoak, beti, artista hiltzen denean egiten dira; ni ez nago horretarako prest. (...) Museo batera joan, eta azalpenik gabe geldituz gero, jendea nahiko hotz gelditzen da. Museoetan maisulanak, Picassorenak, Pollockenak edo dena delakoarenak jarri, eta azalpenik eman ezean, hilobi baten pareko zerbait da erakusketa hori. Azalpenekin beste goxotasun bat du denak".