argia.eus
INPRIMATU
Jai herrikoien alde
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko ekainaren 02a
Euskal Herriko jai batzordeek jai herrikoien sarea sortzeko lehen urratsa eman dute. Bultzatuz izeneko manifestua sinatu dute dozenaka kultur eragile eta elkartek. Jai herrikoiak auzo, herri eta hirietako elkarbizitzaren parte direla aldarrikatu dute. Euren iritziz jai eredu horrek “erasoak”, “debekuak” eta “murrizketak” jasaten ditu eta hori salatzeko “jaiei planto egitea” ere ez dute baztertu. Bultzatuz manifestua eta bildutako atxikimenduak: www.bilbokokonpartsak.com.