argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2010ko ekainaren 02a

100x100 komiki izeneko erakusketa izango da ikusgai abuztuaren 20ra bitartean Bilboko Alondegian. 50 komikigilek, beste hainbeste autore ezagunek egindako marrazkien bertsio bereziak bildu dituzte erakusketa horretan. Bi marrazki egin ditu bakoitzak. Tartean dira hainbat komikigile euskaldun: Raquel Alzatek Lewis Trondheimen marrazkien bertsioak egin ditu, Santi Oruek Francisco Ibañezenak, Javier Isusik Milo Manararenak, Ernesto Murillok Frank Robbinsenak eta Mikel Valverdek Jacques Tardirenak.

 

Surfin Kaos Donostiako rock & roll taldeak Goizalde surrealistak laugarren lana kaleratu du Brian’s Records etxearekin. Diskoa Egia auzoko Le Bukowskin grabatu dute. Bestalde, kalean da Show Business talde oñatiarraren lan berria ere: Pozoindutako hitzak (Wilboard Records).

 
 

DFeria Donostiako antzerki eta dantza jaialdia ekainaren 22tik 24ra egingo da. Iaz baino zortzi ikuskizun gutxiago eta aurrekontu erdia izango ditu ekimenak. Guztira, hamabost lan eskainiko dituzte, denak euskaldunek edo Euskal Herrian eginak, hala nola, Magnifique, Intxaur-hauskailua, Loti ederra eta La mujer justa dantza obrak, eta Kapzuloa, Otto, Aitarekin bidaian, Arrastoa eta Goibel antzezlanak.Egitarau osoa: www.antzerki.com.