Irakasleak euskalduntzeko sortutako programa da Irale. Hemendik aurrera urtean irakasle gutxiago liberatuko dira, eta ordu gutxiagoz. Irakasle horiek R600 ikastaroa ere izaten dute, euskal kulturaz gutxieneko batzuk jasotzeko. Bada, urtean 200 irakasle beharrean 40 inguru izango dira liberatuak eta ordu gutxiagoz arituko dira ikasten. Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, zazpi aste nahikoa izango dituzte irakasleek euskal kulturaz jabetzeko.