argia.eus
INPRIMATU
Euskararen herriak
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 07a
Txerra Rodriguezen Garaigoikoa blogean izan dugu Derioko Tximintx euskara elkartearen ekimenaren berri. Euskararentzako arnasguneak gero eta gehiago aldarrikatzen diren garai hauetan, euskara elkarte bizkaitarrak hiru herri euskaldun aukeratu eta sareko erabiltzaileei informazio ugari eskaini die. Aduna (Gipuzkoa), Gatika (Bizkaia) eta Leitza (Nafarroa) dira hiru herriak eta www.blogari.net/tximintx webgunean dago informazioa.