"Zeinu hizkuntzaren ofizialtasuna onartu gabe dago oraindik"

  • Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak bukatuta, zeinu hizkuntza ikasteari ekin zion Maitane Falagan EIZIEko kideak eta zeinu hizkuntzako interpretazio zikloan izena eman. Berehala liluratu zuen gorren komunitateak, eta ahozko interpretaritza gustuko bazuen ere, zeinu hizkuntzako interprete lanetan aritzea erabaki zuen ber-bertan.
Maitane Falagan
Maitane FalaganBerak utzita
Euskal Gorrak du lantoki Falaganek, irabazi asmorik gabeko erakundea. Interpretazio zerbitzua eskaintzen dute bertan, eta zerbitzu horretan egiten du lan. Horrez gainera, Hezkuntza Bereziko Irakaskuntza ikasketak egiten ari da EHUn.
 

Zertan da zeinu hizkuntzako interpreteen lan panorama?


Zenbatgura lan dago gorren interprete aritzeko, baina behar genukeenaren laurdenera ere ez gara iristen. Izan ere, zeinu hizkuntzaren ofizialtasuna onartu gabe dago oraindik, eta polemika handia sortu da horren inguruan: ahozko hizkuntza bi dira ofizial Hego Euskal Herrian eta, antza, agintariek ez dute argi ahozkoak bi izanagatik ez dutela zeinu hizkuntzek ere zertan bi izan, ahozkoa eta zeinuzkoa zein bere aldetik garatzen baitira. Ofizialtasun ezak ikaragarri eragiten du gorren komunitatean, eta haiek dira kaltetu zuzenak, baina guk haien alde lanean jarraituko dugu.
 

Zer aukera dago zeinu hizkuntza ikasi eta interpretatze lanetan trebatzeko? 


Zeinu Hizkuntzako Interpretazioa ikasteko Goi mailako Formakuntza zikloa egin behar da. Dena den, bada tranpa antzeko bat hor, ezen, nola liteke Itzulpengintza eta Interpretazioa lizentziatura izanik, Zeinu Hizkuntzako Interpretazioa bi urtetako ziklo batean egin ahal izatea? Are gehiago, Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketetan izena emateko norberaren hizkuntza eta atzerriko hizkuntza bat (gutxienez) menderatzen dela ziurtatzeko azterketa gainditu behar da; ziklora sartzeko, ostera, ez du batek aurretiaz zeinu hizkuntza jakin beharrik. Gauzak hala dira momentuz, espero dugu baina, hemendik zenbait urtetara Zeinu Hizkuntzaren Interpretazio ikasketak unibertsitatean ematea, ez dago batere argi dena dela.
 

Itzulpengintza ikasketak egina zara eta zer alde dago ahozkoa edo zeinuzkoa interpretatzean?


Ez dute zerikusirik. Informazioa jaso eta botatzeko kanalak ez dira berak, ahozko interpretazioan entzumena eta ahotsa erabili behar dituzu, zeinu hizkuntzaren interpretazioa egitean, ostera, ikusmena, ahotsa, entzumena, eskuak, eta gorputz eta aurpegiko adierazpena. Aldea hain nabaria izanda, ez dago erkaketa egiterik.
 

Gorren interprete aritzeak asko du sozialetik, eta hori eguneroko jardunean igarriko duzue, ezta?


Bai, nahi ala ez gertatzen da. Gorren komunitatea txikia da eta gehienak ezagutzen dituzu, noizbait tokatu zaizulako batarekin eta bestearekin interpretazio zerbitzu bat egitea, dela medikuarenean, abokatuarenean, denda batean, ikastaro batean… Beraz, kongresu batean, esaterako, ahozko interpreteak ez du erabiltzaileekin harreman zuzenik, baina zeinu hizkuntzako interpreteak ezagutu egiten du askotan pertsona gorra, eta harremana estuagoa izaten da nahi ala ez.

Zeinu hizkuntzako interpreteok gizarte interpretazioa egiten dugu, gizartean kontzientzia falta dago. Eguneroko lanean, konturatu naiz, esaterako, orokorrean ez duela jendeak batere argi zein den gure lana: sarri gertatu izan zaigu entzuteko gai direnak espero izatea interpreteak pertsona gorrari ulertzen ez duena azaltzea. Askotan errepikatu behar izaten dugu nor garen eta zein den gure lana, interpreteak garen aldetik kode deontologikoa dugula, neutraltasuna, fideltasuna, konfidentzialtasunari men egiten diola.

Ez da erraza, erabiltzaileak pertsonalki ezagutzen zaituzte eta profesionalki ere zerbitzuak egin behar izaten dituzu haiekin. Interpreteok ondo dakigu bi paper horiek bereizten, eta baita gorren komunitateak ere; besteek, ordea, askotan konfiantza falta izaten dute.

Gure interpretazioa gizartearentzako zerbitzuen alorren barruan egonik, oso maiz gertatzen da zeinu hizkuntzako interpreteak boluntarioak direla uste izatea. Horrek gure irudi profesionala gutxiesten du.

Gorren ahots zaren aldetik, baduzu aldarrikapenik egiteko?


Gaur egun, oraindik, gorren komunitateak ez ditu hizkuntza eskubideak bermatuta. Espainiako Estatuan zeinu hizkuntza ofiziala egin badute ere, oraindik EAEn ez dute ofiziala egin. Atzean geratu gara, gorren komunitatea ez da berdintasun egoeran bizi. Zeinu hizkuntza talde txiki baten hizkuntza bada ere, ezin ditugu gure artean bizi diren hainbat pertsonen hizkuntza eskubideak urratu. Etorkinei, berbarako, aldibereko telefono bidezko interpretazio zerbitzua ematen diete erakundeek, eta ederto deritzot, baina gor bat medikuarengana baldin badoa, osasun zerbitzuek ez dute zeinu hizkuntzako interpretea ipintzen. Bidegabekeria galanta da.

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude