argia.eus
INPRIMATU
Lurraren orbitaren eta klimaren arteko harremana
Joxemari Ostolaza 2010ko maiatzaren 26a
Lorrain Lisiecki estatubatuar ikerlariak Lurraren orbitaren eta klima aldaketaren arteko harremana topatu du, mundu osoko 57 lekutan azken 1,2 milioi urteetako hondakinak aztertu eta gero.

Jakina da Lurrak eguzkiaren inguruan duen orbita 100.000 urtero aldatzen dela: batzuetan zirkularragoa da eta besteetan eliptikoagoa. Horrez gain, Lurrak bere buruarekiko duen biraketa-ardatzak 41.000 urteko zikloa du. Glaziazioak 100.000 urtero gertatzen dira, eta Lurraren biraketa-ardatzaren aldaketa bat etortzen direnean, glaziazioaren iraupena aldatu egiten da.

Beste aurkikuntza bat ere egin du Lisieckik: orbita aldaketa txikiekin glaziazio bortitzenak gertatu direla, eta aldaketa handienekin glaziazio leunenak. Datu horrek Lurraren klimatologian kontrolatzen ez ditugun faktore asko dagoela adierazten du. Ikerketaren eremua oso zabala da oraindik.