Itzuli edo ez itzuli

Euskaraz egiten dena erdarara itzuli behar al da? Ezetz diote batzuek, arrazoi sendoak emanez. Juan Ignacio Pérez Iglesiasen ustez, erdaldunek jakin behar dute zer galtzen duten euskaraz ez jakinik. Antton Lukuk bere azken liburuaz zioen euskaldunentzat idatzia zuela eta ez ziela baitezpada besteei ere helarazi nahi. Eta Agustin Zamorak gaineratu zuen aski lan badugula euskaraz ekoizteko, erdarara itzultzen denbora pasatzeko gero. Bai, kartsuagoak bagina eta katalanek bezala egingo bagenu...

Baina ez gara eta ez dugu. Mezularia irrati saioa egiten zuenean, Maite Artola arrangura zen kazetariek mesedezka ibili behar zutelako prentsaurrekoetan euskal politikariek solas apur batzuk euskaraz bota zitzaten irratian pasatzeko. Fermin Muguruza ere haserre mintzatu zen, Mikel Laboa zendu ondoan ETB2n erdaraz entzun zituela-eta euskaldunen hizpideak, eta Lluis Llach-enak, aldiz, katalanez azpitituluekin; haren iritziz, euskaldunok ETB2an euskaraz azaltzen ez direno jai dugu, alferrikakoak izango dira euskararen aldeko kanpaina guztiak –garai hartan kanpainak egiten baitziren.

Nago itzulpenak euskararen erabilera erraz lezakeela, eta ez dut ahanztekoa zer frustrazio izan zen Iparraldeko euskara ederrenetarikoaz mintzo den lagun batek bere hitzaldia frantsesez eman zuenean, entzule gutxi batzuek ez zutelako euskaraz ulertzen: erakunde antolatzaileak ez omen zuen itzultzailea ordaintzeko dirurik. Baina ez da sos kontua soilik. Gertatu izan da Angelun hizkuntzalari frantses bati itzultzaile bat ekarri izana, euskaldunentzat; hau da, inorentzat, hemen denek baitakite frantsesez eta denek bertsio originala hobesten. Sentsibilitatea ere behar da premiak non diren ikusteko, dirua ezartzen baita, gutxi bada gutxi, baina nork probesteko?

Esperientziak erakusten du biltzar eta mintzaldietan itzulpen sistematikoa eskaintzeak euskaraz egiteko parada ematen duela –edo erdaraz egiteko estakurua kentzen– eta horretarako laguntza ez dela alferrikakoa. Elkarte txiroen bilkuretan musutruk aritzen baitira itzultzaileak maiz; leher eginda eta irriño xalo batez onartzen dituzte bihotzez bihurtzen zaizkien eskerrak eta kafesne beroa.

Holako kezkarik ez ahaltsuek. Oraindik EAJko buru zela, Josu Jon Imazek “transbertsalitatea” zer garrantzitsua den idatzi zuen erdaraz, El Correon. Egun batzuk lehenago Hazparnen izana zen bisitan eta han, Herria astekarian irakurri genuenez, hitz hauek erabili zituen: “Euskaraz bizi behar dugu, euskaraz maitatu eta euskaraz egin eguneroko eginbideetan. Euskaldunek elgar entzutearen beharra badugu, garen populu bat bezala onartuak izateko”. Elgar irakurtzearen beharrik ez, itxura. Beste buru ohi batek ere erdaraz kontatu zituen bere memoriak, kazetaria erdalduna zelakoan. Ez bide zuen euskal profesional onik topatu zazpi probintzietan.

Lehengo neguan Juan Jose Ibarretxek, bere plana Madrilen aurkeztu zueneko 5. urteurrenean, artikulu bat idatzi zuen Deian, zeharo abertzale eta zeharo erdaraz; euskaraz eginda ere biharamunean erdarara itzulia ageriko zela jakin arren.

Udaberria argitzekotan zegoen Imanol Murua Uriak Loiolako hegiak liburua plazaratu zuenean. Scoop bat euskaraz idatzia, hori da bikaina, edukiaren balioaz gainera. Bere lana aurkeztera Baionara etorri zenean, Jean Pierre Massias irakasleak gomitaturik, pozik entzun genuen euskaldunek, eta frantsimuntek ere bai, Antton Harinordoki itzultzaileari esker. Horrela eginez gero beti, denok ginateke irabazle eta inor ez galtzaile, eta ez genuke hain estuturik egon beharko bestelako garaipenen menturan.

ASTEKARIA
2010ko maiatzaren 30a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude