argia.eus
INPRIMATU
Gipuzkoako museoak webgune batean bilduta
Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2010ko maiatzaren 26a
Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialde horretako museo eta interpretazio zentroen inguruko webgunea zabaldu du: www.gipuzkoakomuseoak.net. Atari horrek museoen inguruko informazioa eta herritarrek parte hartzeko tresnak jasotzen ditu. Modu berean, zentro guztien arteko koordinaziorako gune pribatu bat ere badu webguneak.