Paul Bilbaok Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari izateari utzi dio. Bilbao Kontseiluko zuzendari izango da hemendik aurrera, Xabier Mendiguren Bereziartuk erretreta hartu baitu. Behatokiko zuzendari berria Garbiñe Petriati nafarra da (Arbizu, 1962). Bestalde, Behatokiak 2009ko hizkuntz urraketei buruz jasotakoak argitara eman ditu. Gai aldetik ez dago berririk, kexa gehien jasotzen segitzen du osasun alorrak, justiziak eta herrizaingoak. 1.415 kasu jaso ditu Behatokiak horietatik 1.287 kexa eta 50 zorion. Petriati zuzendari berriak adierazi duenez, eskubide bermatzaile izan beharko luketen instituzioetan 180 graduko aldaketa behar da hizkuntza politiketan”.