UEUk maiatzaren 28rako antolatu du Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. Topaketa. Hiru helburu ditu topaketak: ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztea, ikerlari horien arteko harremanak sendotzea eta euskarazko ikerketa eta produkzioa bultzatzea. Biologia, osasuna eta aplikazio teknologiko berriak izango dira, besteak beste, topaketako gaiak.