argia.eus
INPRIMATU
Bahea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2010ko maiatzaren 26a

Patxi Baztarrikak Administrazioa euskaraz agerkarian esanak: "Uste dut gure bizikidetzaren defizit larrienetakoa dela gure gizarteko mundu elebakarraren zati handi batek euskararen munduez duen ezagutza falta. Mundu horrek utzi egin behar dio euskal hiztunak existitzen ez diren ente ikusezin batzuk balira bezala hartzeari eta euskal hiztunen era guztietako bizipenei bizkarra erakusteari. Bizikidetzaren exijentzia da hori, ez euskararena".

Dominique Aguerregarayk Le Journal-en esanak: "Zuberoa ez da erakutsi nahiko lukeen bezain indartsu kulturalki. Ohitura txar bat zabaldu da, dena ongi doala esatekoa, egiazki kontrakoa gertatzen ari denean. Euskara eguneroko bizitzatik desagertzen ari dela nabarmena da eta fenomeno sozial honek kultura ere hunkitzen du. Euskararen atzerakada honen bidez, denok galtzen dugu zerbait. Kontua ez da harria inori botatzea, guztion errua baita. Konponbidea pentsatzen hasteko garaia da".