argia.eus
INPRIMATU
Aragoiko Neolitoko kobazulo nagusia alferrik galdu da
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2010ko maiatzaren 26a
Chaveseko kobazuloa (Huesca)  1975ean industen hasi ziren. Duela 6.000 urteko arrasto garrantzitsuak aurkitu zituzten han, eta Iberiar Penintsulako Neolitoko aztarnategi nagusietakoa bihurtu zen. Berriki, jabeek zorua berdindu eta 3.000 metro kubo lur atera dituzte, bertan animaliak gordetzeko. Adituen esanetan, aztarnategiaren maila neolitikoa erabat hondatu dute, eta oraindik ez dakite maila paleolitikoaren zati bat salbatu ote den. 35 urtetan arkeologoek aztarnategiaren 110 metro koadro industea lortu dute, baina ez dugu sekula jakingo gainerako 3.000 metroek zer gordetzen duten.