argia.eus
INPRIMATU
Arabako trikuharriak Kultur Ondare izendatuko dituzte
Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2010ko maiatzaren 26a
Arabako hainbat bailaratan dauden hamabost trikuharri esanguratsu Kultur Ondare izendatzeko espedientea martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak. Trikuharrien egoera kaxkarra ikusita, babes handiagoa eskaintzeko erabakia da honakoa eta trikuharrietan edo inguruan inolako jarduerarik ezingo da egin behin Kultur Ondare izendatu eta gero. Besteak beste, Sorginetxe (Agurain, argazkian), La Hechicera (Elvillar) edo El Sotillo (Laguardia) trikuharri ezagunak babestuko dira; guztiek 6.000 eta 4.000 urte arteko multzo megalitiko homogeneoa osatzen dute.