Psikolinguista ospetsua Bartzelonan hil berri da 92 urterekin. Psikologia linguistikoaren arloan mundu mailako aitorpena izan du Miquel Siguanek, eta murgiltze ereduaren eta elebitasunaren aldarrikatzailea izan da. Quebeceko (Kanada) irakaskuntzako murgiltze sistema Kataluniara eraman zuen eta eredu hori ezarri zen.